Autofinantzazio maila igotzea da Jardun elkartearen erronka

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko mar. 23a, 13:22
Kanpo zerbitzuen bitartez eta bazkideen kuotak igota lortu nahi dute hori. Halaxe eman zuten jakitera urteko Batzar Nagusian

Jardun Euskara elkarteak urteko batzarra egin zuen aurreko zapatuan eta besteak beste, autofinantzazio maila igotzeko asmoa dutela azaldu zieten kultura etxean batutako bazkideei elkarteko kideek. Hain justu ere, 2009rako aurreikusitako egitasmoak eta aurrekontua delako atalaren barruan eman zituzten azalpenok.
Jarduneko ordezkarien esanetan, 2009rako duten aurrekontua da 198.420 eurokoa. Eta azaldu dute: "Dirulaguntzek orokorrean behera egongo dutela aurreikusten dugu eta horri aurre egiteko autofinantzazio maila igo nahi da". Bi modutan egingo dute hori: batetik, elkartetik kanpo zerbitzuak emanda; bestetik, bazkideen kuotak igota.

Besteendako lan egin

Gero eta gehiago dira Jardunen zerbitzuak eskatzen dituztenak: "Ikastetxeak direla, Udala dela, herriko taldeak direla... gero eta gehiago etortzen dira gugana  jaietan edo bestelako ospakizunetan jolasak, tailerrak eta antzekoak antola ditzagun", azaldu dute Jarduneko ordezkariek.
Bazkideen kuotak igotzeari dagokionez, onartu zuten batzarrean 2009rako ikasleen kuota 10 euro izatea eta nagusiena 35 euro. Hau da, ikasleena 4 euro igotzea eta nagusiena, 5 euro.
Igoera horren arrazoiari dagokionez, Jarduneko kideek azaldu zuten autofinantzazioaz gain, 2002tik ez direla kuotak igo eta eguneratzea komeni zela. 2002tik KPIa %18,3 igo denez, igoera hori aplikatzea adostu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak