Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur errege bezpera izanda autobus zerbitzua jarri du Udalak Aldundiaren laguntzarekin. Hala, ondorengo ordutegiak izango dira:
Eskoriatza-Bergara norabideko autobusak orduro egongo dira 00:00etatik 06:00ak arte; Bergara-Eskoriatza, berriz, orduerdiro izango dira 00:30etik 06:30ak arte. Bergara-Elgeta norabideko autobusa 00:10etik 06:10ak arte izango da, hori ere orduro; Elgeta-Bergara, berriz, 00:30etik 06:30ak arte, orduro; Antzuola eta Bergara artean ere egongo da autobusa; horrela, Antzuola-Bergara norabideko autobusa 00:00etatik 06:00ak arte, orduro egongo da eta Antzuolatik Bergarara joateko 00:45etik 06:45era, hori ere orduro. Azkenik, Eibarretik etortzeko autobusa ere egongo da, 00:00etatik 06:00ak arte, orduro, eta Bergaratik Eibarrera joateko 00:25etik 06:25, hori ere orduro.