Bonoak autobusean bertan erosi ahal izango dira. Neurri honekin, Udalak udalerrian aparkatzeko egon daitekeen arazoari konponbidea eman nahi dio. Bono-sistema ezarriz, urbano zerbitzua prezio hobean eskaintzea ere izan du helburu Udalak. Bestalde, autoa erabili ordez, urbanoaz, ingurumenaren alde egin daitekeela uste du. Beraz, Udalak herritarrei urbano zerbitzua erabiltzeko gonbita egin die.