Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur arratsaldean, 18:30ak pasata, auto batek beste bat jo du Bergaran, Ola parean. Lekukoek azaldutakoaren arabera, ez dago zauritu larririk, baina istripuaren ondorioz, auto ilara luzeak sortu dira Arrasatetik Bergara arteko noranzkoan. Hain zuzen ere, auto ilara Olatik Elorregira (San Prudentzio) heldu da. Albiste hau idazteko orduan, oraindik ez da Ertzaintza agertu istripuaren lekura.