Aurtengoan ere, Elosu jendez bete da mendiko ganadu feria ospatzeko

MaierUranga 2007ko urr. 15a, 10:51
Urriaren 12an, barikua, Bergarako Elosu auzoan 19. Mendiko Ganadu Feria ospatu zuten. Asko izan ziren, eta txoko askotakoak, bertara gerturatu ziren gazte eta helduak.

Bergara eta Azkoitiko Udalek jarritako autobusak topera helduz zihoazen bitartean, taldetxoak oinez zihoazen, eta antolatzaileek propio prestatutako aparkalekuak goraino bete ziren.

Hamabiak ingururako, giro bikaina zegoen ferian. Euskal Herriko hainbat tokitako jendea erruz zebilen Elosun, urtero moduan, ganadu, artisautza eta musikaz gozatzen.

Ganadu-saltzaileak

Ganadu mota asko zegoen Euskal Herriko feria zaharrenetakoan: behiak, ardiak, zaldiak, astoak, idiak…

Jose Luis Senperena Goiatzeko ganadu-saltzailearekin izan ginen hizketan. Hirugarren urtez bisitatzen zuen feria eta, berak esan zigunaren arabera, aurtengoan ganadu gutxiago sumatzen zuen arren, giro aparta eta eguraldia alde izatea azpimarratzen zituen.

Azkoitiar bat bultzatzaile

Lehenengoz, orain 29 urte ospatu zen feria hori Elosun. Azkoitiar bat izan zen antolatzaileetako bat; bergararrei ideiaren berri emandakoan, barrez erantzun zioten, arrakastarik izango ez zuela sinistuta; baina gero, askok lagundu zuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak