"Aurtengoa azken aukera izan daiteke profesionaletara salto egiteko"

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko mar. 23a, 14:04

Bigarren ekinaldia izango du Kepa Varelak (Bergara, 1985) Bidelan Kirolgi taldean. Aurtengoa amateur mailan egingo duen seigarren denboraldia izango da Varelarentzat. "Gogotsu" dagoela onartu du; bada, aurtengoa urte erabakigarria izango dela dio. Profesionaletara salto ematea da haren ametsa; hori lortu ezean, aurtengoa azken urtea izan daitekeela dio.

Eguenean Villatuertan izan zuen lasterketa Varelak. Handik bueltan harrapatu genuen; gustura dago bergararra egin zuen lanarekin. Gainera, atzo, domeka, Lizarran beste lasterketa bat izan zuen. Denboraldiko gorabeherak azaldu dizkigu.

Zelan izan da Bidelanera berriro itzultzekoa?
Bidelan-Kirolgi taldeak harremanak ditu Orbea eta Euskaltelekin. Horregatik, egokia iruditu zait talde horretara itzultzea; ea aukera gehiago ditudan profesionaletara salto egiteko.

 

Zein da zure helburua aurtengo denboraldiari begira?
Oraingoz, nire helburua lasterketaren bat irabaztea izango litzateke; eta, lasterketa gehiago irabazteko aukera baldin badago, askoz hobea izango da.
Bestalde, erregulartasuna lortu nahiko nuke. Ea norbaitek nigan erreparatzen duen eta profesionaletara salto egiteko aukera dudan. Esan beharra dago, baina, egoera txarra dela. Aurten, dudan guztia ematea da nire asmoa.

 

Elite mailan egingo duzun azken urtea izango da?
Esan daiteke baietz. Badago elite mailan urte gehiago egiteko aukera ere. Baina dagoeneko 23 urte dauzkat, eta orain dagoen politikaren arabera jende gazteagoa hartzen dute. Gaur egun, 24-25 urterekin jende gutxi pasatzen da profesionaletara.

Elkarrizketa osoa gaurko ASTELEHENEKO GOIENKARIAn dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak