Aurtengo erakuslehio leihaketa abian da

Maider Arregi 2008ko abe. 11a, 18:01
Jarri dute martxan aurtengo erakusleiho lehiaketa. Lehiaketako sariak hiru izango dira: 250 euro eta garaikurra izango du bakoitzak. Hala, merezi duten Bergarako hiru merkataritza-establezimenduei emango zaizkie sariak. Hona hemen parte hartzeko bete beharreko oinarriak:

Oinarriak

1. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.

2. 2008ko abenduaren 12tik 2009ko urtarrilaren 7ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.

3. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

4. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.

5. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da.

6. Epaimahaia Kultura Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.

7. Lehiaketako sariak hiru izango dira: 250 euro eta garaikurra izango du bakoitzak. Hala merezi duten Bergarako hiru merkataritza-establezimenduei emango zaizkie sariak.

8. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2008ko abenduaren 23an emango da jakitera, arratsaldeko 15:30ean Kultura Etxean egingo den sari banaketa ekitaldian.

9. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan eskaparateak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak