Aurten hasi nahi dute Errege Seminarioko aparkalekuak egiten

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko ots. 19a, 09:35
741.000 eurotan erosiko dio udalak patioa estatuari eta 220 aparkaleku inguru egingo ditu lur azpian; goiko aldea jolas lekua izango da obrak bukatu eta gero ere.

Errege Seminarioko patioa erostea erabaki zuen udalbatzak eguaztenean egin zuen presazko ez ohiko osoko bilkuran. EAJ, EA, Aralar eta PSEren aldeko botoekin onartu zuen; EB eta PP ez ziren osoko bilkurara joan. Horrela, 741.000 eurotan erosiko dio Seminarioko patioa Udalak Estatuari.

220 aparkaleku berri

Patio horretan aparkalekuak egin nahi ditu Udalak, eta ze aukera dauden ikusten hasi da dagoeneko. Patioan 220 ibilgailuendako aparkalekuak egingo dituzte; bi pisu eraikiko dituzte lur azpian. Goia jolas lekua izango da, orain bezala. "Mugikortasun ikerketak dio 150 aparkaleku falta direla herrian, eta hor gehiago egingo ditugu", esan du Victoriano Gallastegi alkateak.

Gaur, hitzarmen sinaketa

Errege Seminarioa azpilagatzearen gaineko hitzarmena sinatuko dute gaur, astelehena, udaletxean, 10:30ean, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak; Victoriano Gallastegi alkateak; Juanjo Alvarez UNED Bergarako zuzendariak; eta Angel M. Eguren ikastolako presidenteak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak