Aurten ere, erakusleiho lehiaketa antolatu du Udalak

Maider Arregi 2009ko abenduaren 2a

Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira erakusleiho lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe. Hemen dituzue oinarriak:

Oinarriak

1. Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena eman beharrik gabe.

2. 2009ko abenduaren 11tik 2010eko urtarrilaren 7ra bitartean (biak barne) erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.

3. Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

4. Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.

5. Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz eta izei naturala ez erabiltzea erregutzen da.

6. Epaimahaia Kultura Batzordeak, Bedelkar Bergarako merkatarien elkarteak eta Beart Bergarako arte elkarteak izendatutako pertsonek osatuko dute.

7. Lehiaketako sariak hiru izango dira:

  • 300 euro eta garaikurra.
  • 250 euro eta garaikurra.
  • 200 euro eta garaikurra.

8. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da eta 2009ko abenduaren 17an emango da jakitera, arratsaldeko 15:30ean Kultura Etxean egingo den sari banaketa ekitaldian.

9. Epaimahaiak egoki deritzon sariak hutsik uzteko aukera izango du.

10. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauek onartzea suposatzen du.

Oharra: Lehiaketak irauten duen egunetan erakusleihoak argiztatuta edukitzea komeni da, epaimahaiaren lana errazteko: dendak ixteko ordura arte lanegunetan eta iluntzeko 9ak arte jaiegunetan eta bezperatan.

Informazio gehiago: Kultura Etxea. Tel.: 943 779 159

Bedelkar: Tel.: 943 760 468

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak