Omenduak mahaiaren bueltan jarri ostean, dantza emanaldi laburra egin zuten Jarduneko Gazte Alai taldeko neskek. Adindunek gustura hartu zuten emanaldia, eta txalo handiak egin zizkieten dantzariei.
Aspaldiko ohitura
Horren ostean, San Joxepeko arduradunek opariak eman zizkieten adindunei. Aurtengoa 12. aldia da omenaldi hori egiten dutena. Horren jatorria da hasieran elkarteko kideak 87 urterekin ohorezko bazkide izendatzen zituztela. Gerora, baina, herri guztia zabaldu zuten ekimena.
45 bergararretatik 32 emakumeak dira eta 13 gizonak; eta horietatik 19 San Joxepeko bazkideak.