Egunotan teilatu gabe ikusi daiteke Bergarako Errege Seminarioa; dudarik gabe, irudi bitxia. Opor egunak aprobetxatzeko uztailean hasi zituzten eraikina berritzeko lanak, eta dagoeneko, dezente aurreratuta doaz. Besteak beste, teilatua, teilatupea, aurrealde nagusia eta leihoak berriztuko dituzte. Horrez gainera, igogailua ere jarriko dute. Guztira, 1.400.000 euro erabiliko dituzte lanok egiteko, eta aurreikuspenen arabera, urte amaieran bukatu dituzte guztiz berritze lanak.