Aurora boreal ederra ikusi ahal izan zen atzo Munibe plazan

Arritxu Barruso 2010eko ekainaren 26a

Gau magikoa izan zen atzokoa Bergarako munibe plazan, aurora boreal eta guzti. Ramon Arantzabalen 'performance'-ak ikusmin handia sortu zuen eta Munibe plaza topetaraino bete zen. Jean Sibelius musikari finlandiarraren musika indartsuak, koloretako argi jokoek, Osintxuko Musiraka taldearen dantzek eta Arantzabalen margolan abstraktuek lotu zuten gura zutena: egubakoitzekoa, Bergarako Munibe plazan, gau benetan magikoa izatea. 'Gau magikoak Munibe plazan' ikuskizunak erabateko arrakasta lortu zuen atzo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak