Gau magikoa izan zen atzokoa Bergarako munibe plazan, aurora boreal eta guzti. Ramon Arantzabalen 'performance'-ak ikusmin handia sortu zuen eta Munibe plaza topetaraino bete zen. Jean Sibelius musikari finlandiarraren musika indartsuak, koloretako argi jokoek, Osintxuko Musiraka taldearen dantzek eta Arantzabalen margolan abstraktuek lotu zuten gura zutena: egubakoitzekoa, Bergarako Munibe plazan, gau benetan magikoa izatea. 'Gau magikoak Munibe plazan' ikuskizunak erabateko arrakasta lortu zuen atzo.