Ohiko kantu emanaldi, abesbatza saio eta musika instrumentuen kontzertuez gain, Patxi Monteroren eskutik Europako dantza saioak prestatu dituzte apirilaren 28 eta 30erako.
Musika Modernoaren lehiaketa ere egingo dute bigarrenez, izan ere, arrakastatsua izan zen oso iazkoa. Dagoeneko, itxita dago izen-ematea eta Euskal Herriko hainbat Musika Eskolako 16 taldek hartuko dute parte.
Berrikuntza nagusia Alexander teknika ikastaroa izango da: erlaxatzeko eta gorputzaren kontrola izateko saioak, musika irakasleei zuzenduta. Goi-mailako kontserbatorioetan derrigorrezko ikasgaia da hori, eta Bergarako musika irakasleek probetxua atera nahi diote horri beren klaseetan praktikan jartzeko gero. Gaurko antolatu dute lehen saioa Luis Fernandezen eskutik, eta bigarrena apirilaren 20an izango da.