Aurkeztu dute 'Atejaun, El Señor de las puertas' liburua

Ubane Madera 2010eko urriaren 28a

Atzo, eguaztena, aurkeztu zuten Martin Arriaran (Bergara, 1964) "Atejaun El señor de las puertas" (Hiru) liburua, Koldo Mitxelena kultur-gunean. Polizia, misterio eta fantasiazko nobela da.

Liburuaren narrazioa Donostian, Iruñean, Eunaten eta Otxoten gertatzen da. Bi ikerketa paralelo kontatzen ditu: bata poliziakoa eta bestea esoterikoa. Hilketak eta elementu enigmatikoak konbinatzen ditu.

Xakelaria eta literaturazalea, orain dela 10 urte inguru eleberriak idazteari ekin zion Arriaranek. Atejaun da argitaratu dioten lehen eleberria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak