Astelehenean jarraituko dute danborradarako entseguek

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko irailaren 4a

San Martin jaien atarian, danborradarako haur zein nagusien entseguak ere aurrera doaz. Martitzenean hasi ziren eta Udal iturrien arabera, 150 bat haurrek dihardu entseguetan eta 80 bat nagusik. Datorren astean jarraitu egingo dute entseguok, hain justu, astelehenetik eguenera izango dira, 19:00etan umeena eta 20:00etan, nagusiena.

Udaletik aurreratu dutenez azken urteetan indarra hartzen dihardu nagusien danborradak. Aurten ere, ohikoez gain, 40 bat lagunek erakutsi dute gogoa danborradan parte hartzeko.  Gainera, elkarte gastronomikoekin loturarik ez duten herritarrak direla azpimarratu dute. Hala, konpainia berria sortzea aztertzen dihardute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak