Iaz 160 parte hartzaile izan zituen 3x3ko txapelketak, eta aurten haurren kategorietan bakarrik 140 inguru bildu dira Bergarako plazan. Zapatu eta domekan, denetara 90 talde inguruk hartu dute parte, partaidetza altua benetan. Antolatzaileak gustura agertu dira, eta Bergaran saskibaloia sustatzeko helburuan pausu bat gehiago eman dutela azpimarratu dute.
Parte hartu zuten partaide guztien artean, Lander Lasa saskibaloi jokalaria nabarmendu zen. Datorren denboraldian ACB ligan jokatu behar du Lagun Aro talde donostiarrean, eta bere maila altua agerian utzi zuen. Izan ere senior elite kategorian No presentados taldearekin batera garaile irten zen, baita hiruko jaurtiketen txapelketan ere.