Aste Santuan Kirol eremuak irekita egongo dira ostegun Santutik Pazkoa astelehenera arte. Apirilaren 14tik 19ra, ordea, Agorrosin Ekintza Guneko kirol eremua itxi egingo da. Izan ere, Garbiketa, aurrezaintza eta konponketa lanekin batera igerileku berria lotzeko ur eta argi hornikuntza lanak egingo dira. Horrekin batera desinfekzio eta legionella tratamendua ere egingo dira.