Aste bukaeran kultura ekintza ugari daude

Maider Arregi 2008ko mar. 6a, 16:35
Aste bukaerako kultura agenda ekintzaz gainezka dago. Kontzertuez, erakusketez edota zinemaz gozatzeko aukera izango da. Hemen duzue aste bukaerako kultura agenda:

Ikusi hemen martxoko agenda

Jaitsi hemen martxoko agenda (pdf formatua, 643kb)

Aste bukaerako agenda kulturala

Martxoak 7, barikua

  • 19:30: Gabero abesbatzaren kontzertua Bergarako Mariaren Lagundiko elizan.
  • 21:30: Kantu afaria Artatsen, Jardunek antolatuta. Txartelak salgai: Pol-Polen, Kortazarren, Arranon eta Jardunen. Prezioa: 12 euro bazkideek. 15 euro gainerakoek.

Martxoak 8, zapatua

  • 19:00: "Izan ala ez izan, niri hala kontatu zidan" helduentzako ipuin kontaketa saioa Ixabel Agirresarobe kontalariarekin Aroztegi aretoan.
  • 22:30: Insolventes eta Extorsion taldeen kontzertua, Bergarako gaztetxean.

Martxoak 9, domeka

  • 12:30: Bergarako Udal Musika Bandaren kontzertua, Udal pilotalekuan.
  • 18:00: "Ain_1" emakumezko musika taldearen kontzertua, Aroztegi aretoan.
  • 19:30: Bergarako Orfeoiaren kontzertua Mariaren Lagundiko elizan.

Zine emanaldiak

Agorrosinen, 16:30 eta 19:30ean

Martxoak 8, 9: Malabar printzea Haurrentzat. fikzioa, euskaraz.

Gazetxean, 18:00etan

Martxoak 8 : 1976ko Martxoak 3 gogoan: Llach: La revolta permanent.
Martxoak 9 : Emakumeen egunaren inguruan: Mataharis.

Erakusketak

Aroztegi aretoan
Celedonio Otañoren pintura erakusketa: martxoaren 7tik 30era.
Kultura etxean
Diego Osuna Hurtadoren margo erakusketa. Otsailaren 15etik martxoaren 8ra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak