Aste bukaeran kirol jarduera ugariz gozatzeko aukera dago

Maider Arregi 2008ko mar. 5a, 19:07
Besteak beste igeriketaz, mendizaletasunaz, karateaz edota piraguismoaz gozatzeko aukera izango da aste bukaera honetan. Hemen jarduera guztien berri:

Igeriketa

Igeriketa Txapelketa Agorrosingo ekintza gunean. Zapatu goizean eta arratsaldean. Igandean, berriz, goizean. Argibide gehiago www.igeri.net helbidean edota Igeriketa taldean bertan.

Erabiltzaileendako oharra: zapatuan egun osoz eta igandean goizez igerilekuetako eremuak itxita egongo dira. Fitness aretoa eta bainuetxea erabiltzeko aukera egongo da ordea.

Mendizaletasuna

Debabarren osoko eskolek bat egin dute mendi ibilaldi neurtuan parte hartzeko. Igande goizean izango da. Pol Polek antolatu du. Irteera Seminariotik.

Karate

Gipuzkoako federazioak eta karate taldeak Gipuzkoako XIV Karate Txapelketa egingo du.

Piraguismoa

Beti Bustik eta federazioak elkarrekin ur bizietako piraguismo txapelketa antolatu dute. Labegaraietako kiroldegi ondoko ibaian.

Ekintza hauetan guztietan Bergarako Kirol Zerbitzuak bere laguntza eta baliabideak ezarri ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak