Aste bukaeran San Paulo jaiak ospatuko dira Uberan

Maider Arregi 2010ko urt. 19a, 17:12

Urtarrilaren 22tik 25era bitartean makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango da Ubera auzoko San Paulo jaietan. Afarirako izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a, eguaztena, da. Jarraian duzue egitaraua:

Urtarrilak 22, barikua

  • 21:00 Bakailao-jana, soinujoleek lagunduta, Jaolatza elkartean. Oharra: Afarirako izena emateko azken eguna urtarrilaren 20a, eguaztena, izango da.

Urtarrilak 23, zapatua

  • 12:00 igel eta txapel jaurtiketa
  • 16:00 Mus txapelketa.
  • 16:00 Kukainak eta jolasak auzoko umeentzat.
  • 18:00 Txokolate-jana.

Sariak:

  • Igel jaurtiketa: Txapela irabazleari
  • Txapel jaurtiketa:* Txapela irabazleari
  • Mus txapelketa:*
  • Garaikurra eta inskripzioaren %50
  • Garaikurra eta inskripzioaren %35
  • Inskripzioaren % 15
  • Auskalo zer

Urtarrilak 24, domeka

  • 11:00 Meza nagusia.
  • 11:30 Moises Azpiazu dantza taldearen erakustaldia. Alai taldearen eskutik abesti-saioa. Salda eta txorizoa trikitilariek lagunduta.

Urtarrilak 25, astelehena

  • 11:00 Meza nagusia. Ondoren, Jaolatza elkartean, salda eta txorizoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak