Asier Serranorekin bost ipuin, bost poema eta hamabi kantu

Mireia Bikuña 2009ko urt. 23a, 14:02
'Hoteleko kantu eta kontuak' delako emanaldia egingo du gaur Zabalotegi aretoan, 22:30ean Antxon Sarasua piano-jolearen laguntzarekin. Sarrerak aldez aurretik eros daitezke, hiru eurotan, kultura etxean edo leihatilan bertan.

Saio intimista

Hoteleko kantu eta kontuak delako emanaldian, hitzak eta musika tartekatzen dituzte: bost ipuin, bost poema eta hamabi kantu. "Saio intimista egingo dugu. Oholtza gainean egongo gara  Antxon Sarasua eta ni neu, eta pianoa, gitarra eta ahotsak tartekatuko ditugu", esan digu Asier Serranok. Guztira ordu eta laurdeneko saioa egingo dutela esan digu.
Azken bi urteotan han-hemenka egin duten emanaldiaren oinarria Serranok 2001. urtean idatzitako Hoteleko kontuak  liburuan dago. "Ametsezko hotel batean dauden bezeroak ditu oinarri. Euren sentimenduen gaineko 20 bat ipuin idatzi nituen. Besteak beste, bakardadean eta sentimenduetan oinarritutako istorioak ziren. Ondoren, 2005. urtean liburuari soinu banda jartzeko asmoz, Hoteleko kantuak izeneko diskoa grabatu nuen".
2007. urtean hasi ziren liburuak eta diskoak emandakoa nahasten. Adin guztietako entzuleak gonbidatu gura ditu: "Edonor gonbidatuko nuke. Gure helburua emanaldian parte hartzen duten pertsonak ipuinetan agertzen diren pertsonaiekin identifikatzea da", dio Serranok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak