Artxiboko lankidetza egitasmoak aukeratu du laguntza nori eman

Maider Arregi 2007ko abe. 18a, 16:59
Adituen aholkularitza jaso ondoren batzordean erabaki dute aurtengo laguntza "Serorak: gizarte bizitzaren analisia Deba garaian (XVI-XVIII)" ikerketa proiektuari ematea. Ikerlaria Mikel Larrañaga Arregi bergararra da. Doktoradutza egiten ari da.

Aurten lehenengo aldiz udal artxiboak artxiboko lankidetza deritzan egitasmoa abian ipini du. Asmoa ikerketa bultzatzea da; lortu nahi diren helburuak Bergarako eta bergararrei buruzko ikerketak egitea da.

Udal artxiboan gordetzen dugun ondarea erabiliz gure historian sakontzeko bidean laguntza izan dadila nahi dugu.

Artxiboan urtetan zehar etorri direnen artean egin genuen deialdia. Informazio eske makina ikerlarik deitu digute. Gure ustetan interesa piztu du. Horien artean seik aurkeztu dute ikerketa proiektua.

Oinarriak

Lan zeharo ezberdinak aurkeztu dira. Gaiaren arabera Erdi Arotik Aro Garaikidera arteko proposamenak egon dira. Egiteko epeak ere 6 hilabetetik hasi eta bi urtera artekoak izan dira; lana burutzeko epeak hain diferenteak izan direnez eragina izan dute balorazio ekonomikoan.

Aukeratutako proiektua

Adituen aholkularitza jaso ondoren batzordean erabaki da aurtengo laguntza "Serorak: gizarte bizitzaren analisia Deba garaian (XVI-XVIII)" ikerketa proiektuari ematea. Ikerlaria Mikel Larrañaga Arregi bergararra da. Doktoratutza egiten ari da. Gaia interesgarritzat hartu da eta baita lana planteatzeko modua ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak