Artekalea itxita ibilgailuendako bi astez

Irati Agirreazaldegi 2008ko apirilaren 6a

Astelehenean, apirilaren 7an, itxi egingo dute Artekalea ibilgailuendako Udaltzaingotik iritsitako oharrak azaltzen duenez. Bi astez egongo da itxita kale horretako etxebizitzetako baten erreteila konpontzeko lanak direla eta. Ondorioz, aldaketak izango dira, besteak beste zabor bilketa zerbitzuari dagokionean. Garajeetarako sarrera ere aldatu egingo dute konponketa horiengatik.

Aldamio eta bestelakoak errepidean ipini behar beharko dituztelako etengo dute ibilgailuen zirkulazioa bi astez Artekalean.

Zaborra

Zaborraren kamioia ere ezingo da sartu Artekalean eta kamioiak ezin izango du Artekaleko eta Arruriagako zaborra batu. Hortaz, kale horietako edukiontziak San Martin plazan eta Arrese kantoian ipiniko dituzte.

Garajeak

Bestalde, Goenkale eta Arruriaga kaleetako garajeetarako sarrera Burdiñate aldetik egin beharko dute autoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak