Artekalea eta Arruriaga ibilgailuendako itxita, bihartik

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko ira. 21a, 17:52
Hilaren 30era arte egongo dira itxita, solte dauden galtzada- harriak konpontzeko. Bien bitartean, zaborra lagatzeko edukiontziak plazan eta Arreseko kantoian jarriko dituzte

Artekalea eta Arruriaga kaleetan egitekoak diren konponketa lanak direla eta, kale horiek ibilgailuendako itxita egongo dira irailaren 22an hasi eta urriaren 30era arte.
Hain justu ere, kaleotan solte dauden kaltzada-harriak konpontzeko itxiko dute kalea. Udal arduradunek azaldu dutenez, kaleotako hainbat gunetan daude solte galtzada-harriok: "Eguraldiaren, autoen, eta oro har, erabileraren eraginez askatu egiten dira harrietako batzuk, normala da, eta orain egingo duguna da solte dauden horiek ondo jarri",  gehitu dute Udal iturriek. 

Trafikoa desbideratuko dute

Obrek iraun bitartean, trafikoa San Martin plazatik Barrenkalerantz bideratuko dute. Bestalde, denbora tarte horretan dauden jai egunetan plazarako sarrera moztu egingo denez, Basarteko bizilagunak Bidekurutzeta kaletik irten ahal izango dira. Era berean, Bolura joan nahi dutenek Irizarretik edo Masterreka-Zubietatik egin ahal izango dute.

Zabor batzea

Zabor batzeari dagokionez, ezin izango denez Artekalea eta Arruriaga kaleetan kamioia sartu, Udaletik jakinarazi dute kale horietako bizilagunek San Martin plazan eta Arreseko kantoian jarriko diren zaborrontzietan utzi ahal izango dutela zaborra hilaren 30era arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak