Artekalea azaro bukaera arte egongo da itxita

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 9a, 13:14
Egubakoitzerako bukatzekoak baziren ere galtzada-harriak konpontzen, finkatzeko hil inguru beharko dute

Artekalea eta Arruriaga kaleetako lanak uste baino luzeago jo dute. Arrazoia da solte zeuden galtzada-harri guneak uste baino gehiago zirela. Hori horrela, hasiera baten kaleok urriaren 30erako zabaltzekoak baziren  ere,  ez dituzte azaro bukaera arte irekiko eta itxita jarraituko dute ibilgailuendako, Udal ordezkariek azaldu dutenez.
Oñatiko Egaralur enpresak jardun du esandako lanak egiten, eta Udaletik aurreratu dutenez, egubakoitzerako bukatzekoak ziren solte zeuden galtzada-harri multzoak konpontzen –betiere eguraldiaren arabera–.
Hala eta guztiz ere, oraindik ez dituzte Artekalea eta Arruriaga irekiko, konpondu berri dituzten galtzada-harri guneak ondo finkatu arte, Udaletik aurreratu dutenez. Izan ere, kaleok ibilgailuendako irekiz gero, galtzada-harriok ez lirateke ondo itsatsiko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak