Oñatiko Egaralur enpresak jardun du esandako lanak egiten, eta, Udaletik aurreratu dutenez, asteon bukatzekoak ziren solte zeuden galtzada-harri multzoak konpontzen –betiere eguraldiaren arabera.
Hala eta guztiz ere, oraindik ez dituzte Artekalea eta Arruriaga irekiko, konpondu berri dituzten galtzada-harri guneak ondo finkatu arte, Udaletik aurreratu dutenez. Izan ere, kaleok ibilgailuendako irekiz gero, galtzada-harriok ez lirateke ondo itsatsiko.