Beart elkarteko 30 lagun elkartu dira plazan. Bakoitzak bere lau edo bost lan eraman ditu ikusgai; esan, erakusketa izateaz gain azoka ere izan dela. Hala, gura zuenak pintura lanak erosteko aukera izan du Bergarako plazan.
Herritarrak, harrituta
"Harrera oso ona izan du erakusketak herritarren artean; gainera, jendea harrituta geratu da herrian zenbat artista dagoen ikusita", adierazi du Ricardo Azkargorta Beart elkarteko kideak.
Gaineratu du aurrerantzean, data hauetan, urtero atera gura dutela artea kalera.