Arrasate nagusi bergararren aurkako eskubaloi partiduan

Mirari Altube Arrese 2010ko ira. 19a, 19:07
Urrian hasiko duten denboraldia gertatze aldera Soraluze BKE eta Ford Mugarrik derbia jokatu zuten atzo, hilak 18, Bergarako Labegaraietan. Partidu motela egin zuten bi taldeek eta azkenean Arrasateko Ford Mugarri nagusitu zen (27-32).

2008-2009 denboraldiko Kopa finaletik elkarren aurkako partidurik jokatu barik zeuden eta indarrak neurtzeko gogotsu. Partidua, baina, ez zen batere ikusgarria izan eta epailerik ez izateak –aurreko partiduan min hartu eta jokalari bat ibili zen– baldintzatu egin zuen.


Partidu motela izan zen eta defentsa lanetan zer hobetua badutela erakutsi zuten bi taldeek. Arrasatearrak aurretik joan ziren atsedenaldira (13-15) eta diferentzia hori handitu egin zen bigarren zatian (27-32).


Egubakoitzean, ostera, Zumarragako finala jokatu zuen Soraluze BKE-k Elgoibarren aurka eta galdu (32-31) partidu txarra jokatuta. Datozen bi asteok akatsak zuzentzeko eta erritmoa hartzeko erabiliko dituztela jakinarazi du Josetxo Muniategi Bergarako entrenatzaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak