Arrasate Musikal Big Band, gaur Espoloian

EduMendibil 2007ko uztailaren 13a

Jazz gauak egitarauarekin jarraituz, Arrasate Musikal Big Band taldeak emanaldia egingo du gaur, egubakoitza, Espoloian, 22:30ean.

Zigor Martinez bergararrak zuzendutako taldea 23 lagunek osatzen dute eta tartean dira beste hainbat bergarar: Amaia Arriaran abeslaria, Isuzko Igartza eta Mikel Markiegi tronboi joleak, Aitor Elortza eta Jesus Alvarez (saxoa) eta  Miguel Angel Maniega (tronpeta). Dagoeneko bi disko kaleratu dituzte. Jazz klasikoko bertsioak zein pieza modernoagoak (funky, latin edo swing) eskainiko dituzte gaur.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak