Arrakasta handia izan du Boluko artisten ate irekien jardunaldiak

Julen Iriondo 2009ko urt. 19a, 18:16
Bergarako Bolu auzoko Aran-Erreka kaleak itxura berezia hartu zuen domeka eguerdian. Artelanez eta haiek ikustera joandako herritarrez bete zen zeharo.

Bolun bizi edo lan egiten duten artisten ekimena izan da, aurten bigarren aldiz egin dutena. Luis Laskurainek aitortu digu nahikoa jatorri bitxia duela ate-irekien egunak: "Bolu auzoan herriko artisten bederatzi estudio daude, horietako sei kale honetan bertan. Zertan aritzen garen ez zekien jende askok arraro begiratzen zigun, koadroekin eta materialarekin beti aurrera eta atzera. Iaz pentsatu genuen egiten genuena erakusteko auzokoentzat horrelako gauza bat antolatzea. Oihartzun handia izan zuen, eta aurten beste izaera bat eman nahi izan diogu, herritarrei eta kanpokoei ere deialdia eginez".

Erantzunarekin gustura

Ekimenaren bultzatzaileak gustura zeuden izandako erantzunarekin: "Donostiatik ere etorri dira gure lanak ikustera". Laskurainek dio etxean bertan baloratzen dela gutxien egiten dutena: "Japonian, Italian, Frantzian, New Yorken... egin izan ditugu erakusketak. Jendeak uste du gurea zaletasuna dela, baina hori baino zerbait gehiago da. Maila handia dago Bergaran, eta kopuruz ere Madrilen ez da izango proportzioan hainbeste pintore".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak