Aurkeztu beharrekoa
Eskatzaileak ondorengo datuak aurkeztu beharko ditu: Datu pertsonalak; baldintzen plegua ezagutu eta onartzen duela; artistaren ibilbide artistikoari buruzko dosierra; erakusketaren ezaugarri nagusiak; erakusgai jarri nahi diren zenbait artelan edo objekturen argazkiak; erakusketa egiteko egutegi proposamena; erakusgai jarri nahi diren artelan edo objektuen behin-behineko zerrenda, eta bakoitzaren neurriak eta pisua. Batzordeak eskatu ahal izango dio artistari artelanen behin-betiko zerrenda erakusketaren data baino 2 hilabete lehenago. Behin-betiko zerrenda hori ikusita, batzorde mistoak baimena ukatu edo erakusketaren baldintzak aldatu ahal izango dizkio artistari, eta azkenik, batzorde