Horiek eman nahi dituzten guztiek San Martin plazara hurbildu eta han izango diren Aranzadiko ordezkariei eman besterik ez dute.
Denetariko oinetakoak hartuko dituzte, ume zein helduendakoak, eta edozein motatakoak.
Iaz, lehenengo aldiz
Bigarren urtez zabaltzen diote herri guztiari elkartasun ekintza hori Aranzadikoek; iaz arte, ikastola barruan egiten zuten. Aurten, ikasleek dagoeneko eraman ditzakete ikasgelara eman nahi dituzten produktuak.
Iaz, esperientzia ona izan zuten, antolatzaileetako batek, Aintzane Ugaldek dioenez: "Jendea etorri zen produktuak ematera; eta oinetako-denda batek zapata pare asko eman zizkigun".
GKE batekin
Elkartasun ekintza hori Oñatiko Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundearekin batera egiten du Aranzadik. Batutako produktuak kamioian kargatu eta GKEari eramango dizkiote.