Argentinako umeendako jostailu eta oinetakoak

Jasone Zabala 2008ko abenduaren 15a

Duela lau urte hasi ziren Aranzadi ikastolakoak elkartasun lan horrekin. Hasiera baten ikastolakoen artean egiten zen material bilketa, eskolan bertan, baina orain herrira zabaldu dute. Abenduaren 20an, goizez, San Martin plazan egongo dira ikastolakoak materiala jasotzen .

Elkartasun keinua

Ikastolako zuzendari Ane Barrusok adierazi digu: "Herrian beste inork ez du egiten halako bilketarik, eta beharrezkoa ikusten dugu halako elkartasun keinu bat egitea eta herritar guztiek parte hartzea". Datorren abenduaren 20an goizez egongo dira herriko plazan, Argentinako Jose Ce Paz herriko jendeak eramandako jostailuak eta haurrendako oinetakoak biltzen. Batutakoa Oñatira eramango dute; bertan, Argentinako herri horrekin lan egiten duen talde bat dago, eta beraiek arduratuko dira jasotako oinetako eta jostailu guztiak Argentinara bidaltzeaz. "Ikasleendako esfortzu bat izatea nahi dugu, eta ez soberan daukatena ekartzea, benetan inpporta zaiena izan dadila", amaitu du Barrusok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak