Areto dantza eta sukaldaritza begetarianoko ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Maider Arregi 2008ko otsailaren 20a

Bergarako Kultura Zerbitzuak bi ikastaro antolatu ditu: Sukaldaritza begetarianoa eta nutrizioaren gaineko ikastaroa eta aretoko dantzak ikasteko ikastaroa. Interesa dutenek martxoaren 15a baino lehen eman beharko dute izena kultura etxean.

Sukaldaritza begetarianoa eta nutrizioaren gaineko ikastaroa

Eguna eta ordua: asteazkenetan, 18:30-20:30

Hasiera: apirilaren 2an

Amaiera: ekainaren 25ean

Izenematea: kultur etxean (943 77 91 60) martxoaren 15a baino lehen.

Aretoko dantzak ikasteko ikastaroa

Eguna eta ordua: Ostiraletan, 18:30-20:30

Hasiera: apirilaren 4an.

Amaiera: ekainaren 27an.

Izenematea: kultur etxean (943 77 91 60) martxoaren 15a baino lehen.

Prezioa

  • Erroldatuak: 15 euro hilean
  • Ez erroldatuak: 20 euro hilean

Jasotako izenemate guztiekin zozketa egingo da.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak