Arerio zuzenari irabazita, tartea ireki du sailkapenean Bergarako eskubaloi taldeak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2008ko ots. 3a, 14:38
Hil ala biziko norgehiagoka irabazi zuten zapatuan Bergarako mutilek. Loiuko Urdaneta arerio zuzenaren aurka, 29-19 nagusitu zen Muniategiren taldea; modu horretan, sailkapen orokorrean atzetik datozenekiko tartea zabaltzea lortu dute bergararrek. Orain, 9 puntu ditu sailkapenean Bergarako taldeak.

Partiduaren garrantziaz oharturik, etxek mutilak gogotsu atera ziren kantxara. Baina, urduritasunak tarteko, hainbat akats egin zituzten. Hala, joko aldetik, lehenengo zatia ez zen ona izan. Bi taldeak berdintsu jokatu zuten; baina, atsedenera etxekoak 13-11 aurretik iritsi ziren.
Bigarren zatiaren hasierako minutuetan, Urdaneta gol bakarrera hurbil du zen markagailuan 13-12 eta 16-15. Gero, Bergarak partiduaren jabetza hartu zuen eta samur nagusitu zen. Zapatuan, Bergara Urdaneta baino gehiago izan zen defentsan eta, batez ere, erasoan.
Aipatzekoa da Ruben Sanchezek egin zuen lana; 9 gol sartu zituen bergararrak. Bestalde, Aldanondok bost gol egin zituen eta, Lenisorok lan ona egin zuen ezker hegalean. Jokalariak gustura geratu ziren egindako lanarekin: "Garrantzitsua zen Urdanetari irabaztea maila mantentzeko lehian jarraitzeko", esan zuen Jon Zangitu atezainak.
Datorren astean, derrigorrez irabazi beharreko lehia jokatuko dute Urolaren aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak