Etxagi, Biko, Ariznoa, Eusebio II eta Deportivo tabernek eguenetako giroa pizteko ekimen berria abiarazi dute: 18:00-21:00 ordutegian zerbitzatuko dituzte Faustino etxeko ardo ondua eta ekimenerako propio prestatutako pintxoa, 1,5 euroren truke. Gaur hasiko diote eskaintzari.
Pintxo lehiaketa, abiapuntua
Gure Ametsa elkarteak azaroan antolatutako tabernendako pintxo lehiaketak edukitako arrakasta izan da ekimenaren abiapuntua: "Ohikoa baino jende gehiago ibili zen tabernan. erdi erotuta ibili nintzen, pintxoak egin eta egin", esan du Eusebio IIko Amaia Txintxurretak. "Horrek animatu gaitu hau antolatzera. Bestalde, badakigu Arrasaten ere egiten dutena, eta jende asko ibiltzen dela kalean. Ea hemen ze erantzun duen".