Arcelorren EREa onartu duten arren, momentuz ez du Bergaran eragingo

Txomin Madina Milikua 2009ko eka. 3a, 13:37

Lan Zuzendaritza Orokorrak onartu egin du Arcelor Mittalek aurkeztutako aldi baterako enplegu erregulazio espedientea. Enpresak Espainiar Estatuan dituen 17 lantegietako 12.000 langilerentzat aurkeztu du EREa.

Hasiera baten, aurtengo urte amaiera arte egongo da indarrean, bost hilabetez luzatzeko aukerarekin. Akordioak jasotzen du baita ere EREan dauden langileek, euren soldataren %90a kobratzea.

Arcelor Mittaletik zehaztu dutenez, enplegu erregulazio espediente honek, gehienez lantegi guztietako langile guztien lan orduen %40ean izango luke eragina.

EREa onartu izanak ez du esan gura baina aplikatu egingo denik, eta hala, Bergaran esaterako, momentuz normaltasunez jardungo dute.

Bergarako altzairu lantegiari dagokionez, Arcelorreko arduradunek baieztatu dute altzairu lantegia Zumarragara eramango dutela, baina LAB sindikatutik esan digutenez hori oraindik ez diete ofizial egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak