Arcelorreko zuzendaritzak ez du momentuz eskaera igoera esanguratsurik aurreikusten, eta itxita jarraituko du Bergarako plantak.
"Eskaerak gora egin du, baina ez nahikoa", zuzendaritzaren esanetan. Bergarako produkzioa erdira jaitsi zen eta iaz eraman zuen Arcelorrek Debagoieneko produkzioa Zumarragako plantara, baita lantegiko 70 langileak ere.
2009ko urte amaieran gora egin zuen eskaerak, eta krisiagatik itxitako planta bat baino gehiago zabaldu ditu, atzera ere, Arcelorrek. Bergarakoak eta Galdakoakoak, baina, itxita jarraituko dute, momentuz.