Iturri horien arabera, zuzendaritzak esan zien langileei altzairu-lantegia behin-behinekoz bakarrik itxiko zutela, "eta hori horrela izango dela mantentzen dute", diote LABeko iturriek, "baina dagoeneko 55 langile joan dira Zumarragako lantegira, eta beste 11, Olabarrikora". Irailean joan ziren langile horiek.
LABek esaten duenez, Arcelorren hiru enpresa horiek bat egin dute, eta Arcelor Gipuzkoa osatu dute, horrela langileak alde batetik bestera lekuz aldatu ahal izateko. Bestalde, hasieran esan ez bezala, Bergarako zerbitzu orokorretako langile batzuk ere aldatu dituzte lekuz.
"Tailer bihurtuko dute"
Bergarako Arcelorreko langileek uste dute lekualdatze horiek ekarri dutela produktua garestitu izana, eta irabazi txikiagoendako lekua uztea, hortaz.
Kezka hau azaldu dute: "Garai baten Bergarako enpresa erraldoi bat zena tailer arrunt bihurtzeko bidean dago".