Arcelor Mittalek eten egin ditu kontratuak azpikontratatutako zenbait enpresekin

Arritxu Barruso 2008ko aza. 14a, 16:05
Gaur jakin da Arcelor Mittal enpresak azpikontratatuta zituen zenbait enpresekin kontratuak amaitu dituela eta horren ondorioz, Euskal Herrian, 500 langile gutxiagok egiten dute lan Arcelor enpresarendako . Azaldu dute lan zama asko jaitsi dela, bereziki, Gipuzkoan dituzten lantokietan. Hau da, Bergaran, Zumarragan eta Olaberrian.

Arcelor-Mittal altzairuaren sektoreko enpresa handienetako bat mundu mailan, baina, hala ere, azken hilabeteotan gogor astindu du krisi ekonomikoak, batez ere Espainiar Estatuan dituen enpresetan, hauek eraikuntzaren industriarekin zuzenean lotuta daudelako. Zentzu horretan Gipuzkoan, Olaberrian, Zumarragan eta Bergaran dituen lantokiak daude egoera latzenean.

Arcelor-Mittal ere hasi da krisi ekonomikoari aurre egiteko erabakiak hartzen. Arcelor enpresak azaldu digu produkzioak %40 egin du behera azken hiruhilekoan. Horren aurrean Arcelorrek azpikontratatutako enpresetako langile eta behin behineko kontratua zuten langileen artean 500 langile gutxiago ditu orain.

LABek, kontzentrazioa

Astelehenan, hilak 17, kontzentrazioa egingo du LABek Arcelor kanpoan, 14:00etan, salatzeko enpresak kaleratze neurriak hartu dituela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak