Mozorro afarirako sarrera gehiago jarri ditu Udalak salgai

Maider Arregi 2009ko otsailaren 16a

Aratusteetan makina bat ekintza antolatu ditu udalak. Hala, ekintza horietako sarrera asko agortu dira eta mozorro afariaren kasuan, berriro jarri ditu salgai udalak. Jarrain dituzue xehetasun gehiago:

 Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoa

Otsailaren 20an, gaueko 22:30ean, Udal Pilotalekuan, Udal Musika Bandak eta Bergarako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko dute, Kuba 2x1. Dagoeneko sarrerak salgai daude Kultura Etxean eta Lazkano oinetako dendan. Sarreraren prezioa 5 euro.

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Piratak ikuskizuna. Bigarren saiorako, hau da, 18:30erako 170 sarrera gelditzen dira. Udal pilotalekuko leihatila otsailaren 21ean (emanaldiaren egunean), 17:30ean zabalduko da. Pertsona bakoitzak ezingo du 6 sarrera baino gehiago hartu. Sarreraren prezioa: 5 euro.

Mozorro afaria

Otsailaren 21ean, gaueko 21:30ean, Seminarioko zutabeen patioan izango da. Salgai jarritako 200 txartelak dagoeneko agortu egin dira. Izandako arrakasta ikusita, gaur bertan beste 50 txartel jarriko dira salgai Pol-Pol tabernan. Txartelaren prezioa 12 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak