Aratusteetako jai egitaraua kaleratu du Udalak

Maider Arregi 2008ko urt. 28a, 10:30
Aratusteak inoiz baino lehenago datoz eta otsailaren 1etik 5era bitartean ekintza ugari antolatu ditu Udaleko Kultura Zerbitzuak. Hona hemen prestatutako egitaraua:

Otsailak 1, barikua

  • 17:30 - 19:30: Umeendako jolasak San Martin plazan Jardun Elkartearen eskutik.
  • 18:30: Aratusteetako kartel lehiaketaren sari banaketa Bergarako kultura etxean eta lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketaren hasiera kultura etxeko erakusketa aretoan. Erakusketa otsailaren 9ra arte egongo da zabalik. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00 - 21:00. Larunbatetan: 12:00 - 14:00.
  • 22:30: Bergarako Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Bergarako Udal Pilotalekuan. Sarrera: 5 euro. Sarreren salmenta: Aldez aurretik kultura etxean eta Lazkano oinetako dendan. Kontzertu egunean: pilotalekuko leihatilan (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi egunean ez da leihatilarik irekiko).

Otsailak 2, zapatua

  • 16:30 eta 18:30: Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldia Bergarako Udal pilotalekuan. Sarrerak agortuta. Emanaldi egunean ez dira leihatilan salduko.
  • 18:00: Bonba japoniarrak San Martin plazan.
  • 18:15: Bergarako erraldoi, kiliki eta buruhandien kalejira Bergarako kaleetan, Elgoibarko dultzaineroen laguntzarekin.
  • 19:00: The Txortains txarangak alaituta mozorroen kalejira Bergarako kaleetan. Kalejirako mozorrorik onenari saria emango dio Bedelkar merkatarien elkarteak.
  • 23:00: "Bisaia" eta "Los del gas" taldearekin kontzertua San Martin plazan.
  • 24:30: Mozorroen kalejirako mozorrorik onenari sari banaketa San Martin plazan, Bedelkarren eskutik.

Otsailak 3, domeka

  • 17:30: Txan magoaren saioa Bergarako Udal pilotalekuan. Sarrera: 3 euro. Sarreren salmenta: Aurrez kultura etxean eta egunean bertan udal pilotalekuko leihatilan. Pertsona bakoitzak ezingo du 6 sarrera baino gehiago hartu. Sarrera guztiak aldez aurretik salduz gero, emanaldi egunean ez dira leihatilan salduko.
  • 19:00: "Filamento el farolero" kale antzerkia Munibe plazan.

Otsailak 5, martitzena

  • 16:15-19:15: Disko festa eta karaokea San Martin plazan.
  • 16:30: Musika Eskolako gazteen bandaren kalejira.

19:30: Suzko zezena San Martin plazan.

Oharrak

Aratusteetako larunbateko desfileko mozorrorik onenari saria emango dio Bedelkar Elkarteak: 160 euro Bergarako taberna eta jatetxeetan gastatzeko.

Udal pilotalekuko emanaldietan eserlekuetan eseri beharko da. Debekatuta dago zutik egotea eta eskaileretan esertzea.

Jai Batzordeak ez du beregain hartzen jai hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak