Ekintza horien guztien artean, ikasle ohien eguna prestatu dute, datorren azaroaren 27rako. Urte hauetan guztietan Aranzadi Ikastolatik pasatu diren ikasle belaunaldi ezberdinak elkartuko dira. Triki-poteoa, bazkaria, dantzaldia eta abar antolatu dituzte.
Frontoian izango den bazkarirako txartelak salgai jarri dituzue Arrano, Depor, Ariznoa eta frontoiko tabernetan, 30 eurotan. Eguerdiko 12:00etan elkartuko dira ikastolako jolastokian argazkia ateratzeko eta handik aurrera… festa eta jaia.