Aralarrek herri batzarra egingo du eguaztenean

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko apirilaren 18a

Aralarrek herri batzarra egingo du datorren eguaztenean, apirilak 23, egungo egoera politikoaz jarduteko. Batzarra kultura etxean egingo dute, 19:00etan. Isaias Carrascoren hilketak eta ondoren ETAk atera zuen komunikatuak egoera politikoa aldatu egin dutela uste du Aralarrek eta horren gainean hitz egiteko eta eztabaidatzeko deitu du herri batzarra. Edozein herritar dago gonbidatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak