'Apatxi' aleen bilduma atera du Udalak eskoletan banatzeko

Oihana Elorza Gorostiza 2008ko maiatzaren 23a

Joan den urtean kaleratutako aleen bilduma da.

Apatxi aleen bilduma argitaratu du Udaleko Euskara Zerbitzuak. 2007an kaleratutako aleen bilduma da eta herriko eskoletan banatuko dute, haurtzaindegietan, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan. Hala ere, aleren bat gura duen herritarrak Udaleko Euskara Zerbitzuan eska dezake.

Apatxi gehigarria 'Gehixago eta Hobeto' programaren barruan sortutakoa da eta GOIENKARIAn txertatuta banatzen da hilean behin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak