Aparkalekuak egokitzen ari dira Ozaetan

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko uztailaren 20a

Ozaeta auzoan, erreka aldera aparkalekuak egokitzen dihardute Udal langileek. 30 bat autorendako aparkalekua egokituko dute, nahiz eta zenbaki hori behin behinekoa den, Udal iturrien arabera: "Lanak hasi berri dira eta orubea txukuntzen bukatu arte ez dugu jakingo zehazki zenbat autorendako lekua egongo den". Aparkalekuko zoruarekin batera, oinezkoendako bidea txukunduko dute. 4,15 metroko zabalera izango du eta bidearen eta aparkalekuaren artean ormigoizko pareta egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak