AP1ean Bergaran lehergailu bat eztandaraziko dutela ohartarazi dute

Irati Agirreazaldegi 2007ko ira. 2a, 18:51
Ezezagun batek ETAren izenean Donostiako DYAra egindako telefono dei baten bidez ohartarazi dute 15:00ak eta 17:00ak artean bost lehergailuk eztanda egingo dutela hainbat errepidetan, tartean bat, AP1ean, Bergara parean.

Azken ordua 18:30: AP1 irekita

Ertzaintzatik jakinarazi digutenez, Errioxako leherketa salbu gainontzeko errepideetan ez dute ezer aurkitu. Hortaz, aipatutako errepide guztiak zabalik daude. AP1 18:30ean ireki dute eta trafikoa normaltasunera itzuli da.

Albistea

Gipuzkoako, Kantabriako, Errioxako eta Burgosko errepideetako bost puntu zehatzetan lehergailuak daudela eta 15:00ak eta 17:00ak artean eztanda egingo dutela ohartarazi du ezezagun batek Donostiako DYAri, telefono dei baten bidez, Ertzaintzatik baieztatu digutenez.

Oraingoz, leherketarik izan ez bada ere, honakoak dira deia egin dutenean zehaztu dituzten puntuak:

AP-1 autobideko 7. kilometroa, Bergara parean.

A-67 autobideko 181. kilometroa, Barreda (Kantabria) parean.

AP-68 autobideko 115. kilometroa, Armiñon (Kantabria) parean.

N-232 errepideko 421. kilometroa, Cenicero Fuenmayor (Errioxa) parean.

N-1 errepideko 251. kilometroa, Rubena (Burgos) parean.

AP-1 autobidea itxita dago 15:30etik Bergara eta Arrasate artean, Ertzaintza tokia miatzen ari baita.

EFE berri agentziak jakinarazi duenez duenez lehergailu txiki bat lehertu da Fuenmayorren (Errioxa) baina ez du kalterik eragin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak