Bergararen aukera
Bergara KE taldeak, bestalde, beste aukera bat dauka etzi (Agorrosin, 15:45) lehen postuari begira jarraitzeko (2. postua, 17 puntu). Beheko postuetan sarturik dagoen Ilintxaren bisita izango dute. Manu Diazen mutilek, nahiz eta pasa den asteburuan Mutrikuren aurka (4. postuan, 16 puntu) berdinketa lortu, bigarren postuan jarraitzen dute, Lagun Onak liderrarengandik (lehenengoak, 19 puntu) bi puntura. Partidu zaila izango da bergararrendako, baina aukera ezin hobea lidergoari eraso egiteko. Manu Diaz Bergarako taldeko entrenatzailearen arabera: "Biharko partidua gogorra izango da, Ilintxa gora doan taldea delako. Sailkapenak erakusten duena baino gehiago da eta pasa den urtean egoera berean berdinketa lortu zuten hemen".
Gainera, Aretxabaleta B taldeak Azpeitiara joan beharko du Lagun Onak taldearen aurka jokatzeko. Handik zerbait positiboa ekartzen badute aretxabaletarrek, Manu Diazen mutilendako mesede galanta izango litzateke lidergoaren borrokan; hori bai, Zestoa (hirugarren) eta Mutriku (laugarren) taldeek jokatuko duten partiduan gertatuko denari begirik kendu gabe.