Interesa duten guztiek otsailaren 23a bitartean dute izena emateko aukera telefono honetara deituz: 943.76.57.80 edo idazkaritza@bme.e.telefonica.net helbidera idatziz.
Tailer honen kuota eskolako ikasle eta bazkideentzat 35 €-koa eta gainontzekoentzat 50 eurokoa da.
Oinarrizko baliabide eta teknikak erakusteaz Aitziber Garmendia aktorea arduratuko da, esan moduan. Zaldiabian jaiotakoa (1982), 13 urterekin Beasaingo antzerki taldeetan hasi zen. Talde desberdinetako hainbat antzerki lanetan parte hartu du eta baita, hain ospetsuan den ETB1-eko Martin telesaioan eta Sukalde kontuak pelikulan.